2.- Denbora luze honetan Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Neiker bezalako enpresak eta Basozainen Elkartea jakitun egon dira, baina ez dute egoera horren aurrean ezelako konponbiderik bilatu, ezta ezelako aurrezaintzako neurririk hartu ere izurrite horrekin amaitzeko foko hori ezabatzeko.
3.- Estatuko Gobernua izan da Euskal Autonomia Erkidegoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak betetzeko derrigorrezko plana ezarri behar izan duena, Fusarium Circinatum onddoak pinuei eragindako gaixotasuna kontrolatzeko eta deusezteko. Gaixotasun hori, funtsean, Bizkaian eta Gipuzkoan aurkitu da, eta Estatuko iparraldeko beste lurralderen batean.
4.- Bizkaiko Foru Aldundiak Nekazaritza Ministeritzari jakitera emandakoaren arabera, Bizkaian 2 zonalde markatu dira, eta horietako bat Muxika da, bertoko 48 hektareatako lurrazalera afektatuta egonik. Foru Aldundiak esandakoaren arabera, “tableroen transformazioko enpresetako” egur biltegiak dira gaixotasunaren iturri. Onddoa bertan zegoela izandako lehenengo susmoetatik igarotako denbora kontuan hartuta, bertan zegoen enpresa bakarra FINSA-INAMA S.A. zen.
5.- Zer inspekzio mota egin ditu Foru Aldundiak?. Zer zuhaitz motari?. Zer esparrutan?. Eta zeintzuk emaitzak izan dira?. Bermatuko al digute fusarium circinatumek radiata motako pinuak bakarrik kaltetzen dituela, eta ez beste espezieak edo ortuariak?. Euren aburuz gizakien osasuna salbu dago.
6.- Inspekzio akta, egindako azterketak eta informe tekniko guztiak aurkeztu behar ditu gardentasun osoz. Orain arte bai Bizkaiko Foru Aldundiak bai bestelako Administrazioak ere isilpean gorde dute arazo hau.
7.- SOS MUXIKA Elkartea kezkatuta egon da beti egoera honekin eta arazoaren berri zabaltzen arduratu da. Eta Elkartearen esku egon den informazioa eskaintzen prest egon da beti. Zeren eta oraingoan ere Muxikako herritarrok (eta gainerako herritarrak) bazter batera uzten gaituzte, ez digute informaziorik ematen, eta gure iritziz horretarako dagoen arrazoi bakarra zera da: enpresa bati babesa eman eta bere interes ekonomikoak denfendatu nahi izatea, edo basozaintza munduko lobbyaren interesak (Bizkaiko Basozainen Elkartea) defendatu nahi izatea. Pinudi txikietako ugazabak, gainerako herritarrekin batera, gonbidatu isilak dira, Bizkaiko Foru Aldundiak eta basozainen lobbyak esandakoa egin eta dirulaguntza publikoen politikak agindutakoa bete behar dute-eta, basoko gestioa dela, landaketa-mota dela, e.a.
Galdetu egin beharko da, UNESCOk, radiata motako pinudien monokultiboak, FINSA INAMA S.A. den bezalako enpresa kutsatzaile eta arriskutsu baten eskutik, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba fusarium onddoak kutsatutako guneen rankinean sartzea lortu duela ote dakien.
Galdetu egin beharko da, zeintzu diren Urdaibaiko Patronatoak eta Ingurumen Sailak bideratzen dituen ikuskaritzarako eta prebentziorako ekintzak, norainokoak diren. Urdaibaiko ekosistema osoa partzelaturik dago Sail bakoitzak duen eskumen edo interesen arabera. Eta orduan, zein ote da Urdaibaiko Patronatoaren partzela?. Aurre egiten al die edo erantzuten al die beste administrazioek edo sailek egiten duten jardunei edo erasoei?
Galdetu egin beharko da FINSA INAMA S.A.k isuritako egur-hautsak ailegatzen diren tokietara gai kutsakorrik eramateari utziko dioten (Urdaibaiko Patronatoak bere egunean egindako Txostenean segurtatzen zena benetan ukatu ahal izateko).
Galdetu egin beharko da FINSA INAMA S.A. enpresak Bizkaiko Foru Aldundiak finkatutako protokoloaren baitan basoko izurriteen ondorioz kaltetutako egurra deuseztatzeko baimendutako triturazio edo zerrategi modura jardungo duen, zeren eta horrela izan ezkero orain arteko egoera berdinean jarraituko genuke.
KRONOLOGIA:
Badira urte batzu, teknikoek eta fitopatologoek Muxikan eta Urdaibain fusarium onddoaren presentziaz hitzegiten hasi zirela; FINSA INAMA S.A.ren jarduerak seinalatzen zituzten egoera horren erruduntzat.
2002 urtean, Bizkaiko Foru Aldundiak Muxikako pinudietako ugazabei behartu egin zien inguruko pinu gaixoak botatzera, eta prometitu egin zien %100ean diruz lagunduko zuela bai tasazioengatik bai landaketengatik. Pinudietako ugazabek berriro pinu radiata landatu nahi izan ezkero urte bat edo bi itxaron behar izango zuten pinuak botatzen zituztenetik. Bitarte horretan beharrezkoa izango litzateke urtean sastraken osoko garbiketa egitea. Pinuen landaketa egin eta gero, lehenengo urtetan fungizidak bota beharko ziren. Tratamendu horiek (garbiketak eta fitosanitarioak) %100ean subentzionatuko ziren. Ugazaba gehienek Foru Aldundiak esandakoa egin zuten. Baina orduan, Muxikako herritar bat, SOS MUXIKA - Muxikako Bizi Kalitatearen Hobekuntzarako Herritarren Elkarteko kidea dena, Aldundiak agindutakoaren aurka agertu zen, ordurako muxikar honek bazekien-eta inguru honetako problematikaren soluzioa ez zela pinudi bat beste batekin ordezkatze soilarekin konponduko. Urte batzuk ziren ordurako pinu gaixoak botatzen zebiltzatela arrazoia zein zen aztertzeko parada ere hartu gabe. Baina 2002rako izurritea hain hedatuta zegoen, Foru Aldundiak pinuak botatzeko agindua emateko erabakia hartzeraino. Muxikar hau konbentzituta zegoen INAMAren EGUR-ALMAZENAMENDUA eta/edo fabrikak isuritako KEAK zirela izurritearen-iturri. Urte batzu baziren muxikar honek enpresari bere susmoak agertarazi zizkiokoa, baina INAMAk erantzun ere ez zion egin. Muxikar honek, 2002an, zera galdetu zion Bizkaiko Foru Aldundiari: nola da posible fabrikaren egur-almazenamendutik kilometro batzuetara pinuak kontaminatuta egotea eta kontaminatuta dauden pinudiak egun haizetsuetan INAMAren tximinietatik isuritako keek hartzen duten norabidean egotea. Muxikar honek enpresaren inguruan egoten ei diren egunsentiez hitzegiten zuen bere idatzian, tximinietatik isuritako keek enpresaren inguruan eratzen duten ke-lainoaz hitzegiten zuen bere idatzian, edozein tokietatik erraz ikustekoa denaz, bestalde. Ezin zuen sinetsi gau osoan enpresaren inguruan eratzen zen ke-laino horrek kontaminantea ez izatea. Zaratez eta dardarez ere hitzegiten zuen bere idatzian eta INAMAren proiektu barria onartzekotan horrek suposatuko lukeenaz ere hitzegiten zuen. Bestalde, Aldunditik berari eskatutakoaren aurka zegoen, bere pinudia orrazteko eskatzen zitzaion eta egia esan matarrasara bota beharko zen. Bere pinuak zeukatena baino urte gutxiago zituztela esaten zioten eta, azkenik bere pinuen %15 gaixo zegoela eta egia esan pinu guztiak zeuden gaixo. Muxikar honek, 2002an, kontaminazio atmosferikoaren eta akustikoaren eta gaixotasunen problematika honen aurrean neurri serioak hartzeko eskatzen zuen ordurako.
SOS MUXIKA-k, 2005eko otsailaren 3an, 2002an pinudietan deklaraturiko gaixotasunagatik informazioa eske idatzi bat aurkeztu zion Alkateari, Elkartearen helburuetarako informazioa izatearren.
2005eko martxoaren 10ean hauxe erantzun zion Alkateak Elkarteari: Udalak eskatu duzuen informazioa eskuragarri ez duela jakinarazi behar dizuet. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak Nekazaritza Sailaren bidez du basoko izurriteen gaineko eskumena.
Fusariumaren izurritea bezalako arazo sanitario batean, eta herritarrentzat ondorio sozialak eta ekonomikoak ere izanik, ez du bakarrik erantzuna ebitatzen, larriagoa oraindik berak, ez hainbeste Alkate legez, baina bai ordea Basozainen Elkarteko langilea delako, soberan ezagutzen zuen arazo larri baten ezagupenaz ahazten da. Ordurako bera kidea den Elkarteak soberan zekien fusariumaren arazo larriaz. Euskal Autonomia Erkidegoan, Bizkaian eta Gipuzkoan detektatzen hasita zegoen, eta ordurako Europako erakundeek, eta Estatuko gobernuak ere interbentziorako arautegia gauzatzen hasita zegoen, arriskua zegoelako, fusariuma zegoeneko inguruak eta aktibitateak neurtu ezean, fusariuma Europako eta Estatuko beste lurraldetara zabaltzeko.
FINSA INAMA S.A.ren istripu ugarietariko batean, 2006ko apirilaren 10ean, 500 metrotako erradioan gas, txirbil eta egur-hauts isurketa izugarria suertatu zeneko istripuan, Urdaibaiko Patronatoko ikuskaritza-zerbitzuak bisitaldia egin zuen isurketa egin zeneko zonaldera eta Ikuskaritza-Akta bat egin zuen, bertan hauxe esaten zelarik:
"La importancia del hecho radica fundamentalmente en que la viruta objeto del vertido haya podido aportar agentes contaminantes a los lugares en que se ha depositado. Estos agentes pueden consistir en:
· Sustancias químicas utilizadas por la empresa INAMA S.A. en el sistema de producción de aglomerados de madera.
· Fusarium circinatum niremberg et o´donell. Este es un hongo que está atacando a las masas de pino radiata de la CAPV causando enfermedad del chancro del pino, la cual está provocando la muerte de muchos pinos.
El Ministerio de Agricultura del estado español, está preparando un Real Decreto por el que se establece el programa nacional de erradicación y control de este hongo. Entre las medidas a adoptar se encuentra la de aislar los focos en los que se ha detectado la enfermedad. De ahí la importancia que pudiera revestir la diseminación de viruta de madera por parte de esta empresa (FINSA INAMA). "
Egunkariek horren berri zabaldu zuten. Eta antza denez horrek asko haserretu zion Bizkaiko Basozainen Elkarteari -Jabier Gezuraga Muxikako Alkatea Elkarte horretako langilea da-, eta Urdaibaiko Patronatoko Batzorde Iraunkorreko kide legez, 2006ko apirilaren 26ko bilkuran, Fernando Azurmendi Elkarteko ordezkariak, apirilaren 25ean argitaratutako artikuluagatik bere haserrea agertu zuen (artikuluan Patronatoko informea aipatzen zen eta bertan INAMA S.A. enpresaren aktibitatearen eta radiata motako pinudiei eragindako fusariuma onddoaren zabalkundearen zerikusia aipatzen zen). Zergaitik haserretzen du hainbeste Bizkaiko Basozainen Elkartea – kanpoan soberan ezagutzen zenak (eta Patronatoaren barruan ere?)-; zer motatako lotura dauka FINSA INAMA-rekin, hainbeste haserretzeko???
Haserrealdi horren aurrean, Urdaibaiko kargu defendatzaileak aurrea hartzen dute: Ibon Galarraga, Basozainen Elkartekoei trankilduz, erantzuten du dagokion errektifikazioa egin dela. Ze errektifikazioaz ari da? Ikuskaria penalizatu dela?, Mezularia penalizatu dela?. Urdaibaiko arduradun legez, ordea, ez zituen orain arte hartu gabeko neurriak hartu beharko, FINSA INAMA-renak bezalako aktibitate klandestinoak, ilegalak, irregularrak diren aktibitateen aurrean, besteak beste, PRUG-aren SRC, A-2 eta P-4 kalifikatutako lursailetan aurkitutako baso-hondakinen biltegi industrialen aurrean?. Ordurako Patronatoak soberan zekien, SOS MUXIKA-k salatuta baitzituen biltegi horiek. Salaketa hori ez zukeen beharrezkoa izango Patronatoko zerbitzuek behar bezala funtzionatu ezkero, egur-biltegi horiek denon begi-bistan zeuden Muxikako errepidearen ondo-ondoan zeudelako, FINSA INAMAren ondoan.
Sailburuordeak, basozainen lobbyko ordezkariari jakitera ematen dio prentsara ohar bat bidali zuela esanez ez dagoela inongo frogarik INAMA S.A. enpresaren aktibitatea eta pinuak gasotzen dituen fusariumaren arazoa erlazionatzeko. Harrigarria da Galarraga jaunaren diligentzia eta arintasuna, radiata pinudi handietako ugazaben interesen ordezkaria lasaitzeko asmotan.
Urdaibaiko karguen umaje egiteko beste era batez, Xabier Arana Patronatoko Zuzendariak, Basozainen Elkarteko ordezkariari egunkariaren berriaren iturria azaltzera doanean, SOS MUXIKA salatzen du Ikuskaritza-Akta prentsara eramateagatik. Oso jarrera negargarria salatzailearena, batez ere salatutako aldearen ordezkaririk aurrean ez dagoenean, eta azken finean benetako arazo objetiboa fusariuma bera delako, eta fusariumaren transmisio-fokoak edo iturriak. Eta ez lobby baten haserrea, basozainena bezalakoa.
2006ko ekainaren 9an, 637/2006 Erret-Dekretua argitaratzen da, fusarium onddoaren erradikaziorako Programa finkatzen duena. Oinarrizko Araua da eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiei (Araban ez dago onddo honen presentziarik) derrigortzen die, eurek emandako Foru Dekretuen bitartez, gaixotasun honen aurrean zer jarduketa egingo duten definitzera, eta egur-biltegiak kontrolatzera, baita dirulaguntzak finkatzera ere.
Legebiltzarreko hainbat taldek fusariumaren arazoaren inguruan galderak egiten dituzte Eusko Legebiltzarrean. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailburuaren erantzunak argi uzten dute 2006ko azkenetan, oraindik ez zekitela zer aurrezaintza-neurri ezarriko ziren onddoa deusezteko, eta oraindik Foru Aldundiek diagnostikoa egiten zihardutela. Ordurako, komunikabide batzuetan teknikarien adierazpenak jasotzen ziren, eta izurriteak jotako inguruen berri ematen zuten, Bizkaian, bat Muxikan zegoen, Urdaibain, egur aglomeratuen fabrikaren eraginez.
Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailburuak, 2006ko azaroaren 30ean Nekazaritza Ministeritzara bidalitako dokumentazioan (Nekazaritza Saileko Martin Askasibarren idatziaren bitartez) ikus daiteke gaixotasuna dagoen inguruetan 1 Km.-ko muga finkatu dela ingurua mugatzeko, eta Urdaibairi dagokionean, Muxika agertzen da; hiru Foru Aldundietako informeak eransten ditu (Arabakoan ez dago fusariumaren presentziarik); Bizkaikoari dagokionean, Agustin Sarria Mendietako Zuzendariaren idatzia eransten du, 2006ko azaroaren 30ekoa, eta argi uzten du:
Zona en que se ha detectado la presencia del Fusarium circinatum, se concentra en el municipio de MUXIKA (y Iurreta). Que parece que los focos de dispersión del patógeno pueden haber sido los parques de madera de las empresas de transformación de tableros en el caso de MUXIKA, siendo vectores de la dispersión tanto los vientos como los insectos perforadores que realizan las puestas en las trozas de madera afectada por la enfermedad.
Kaltetutako guneko demarkazioa egiten du, detektatutako puntuetatik abiatuta. Konfirmatutako presentzia duten lursail katastral osoen identifikazioa agertzen du, Muxikan guztira 48 hektarea gaixo dagoelarik. Azalera hau zehazteko argazki bat ere ematen du.
Zer objetibotasuna eta fiabilitaea dauka gune honen mugapena?, kontuan izanik badakitela haizeek eta intsektuek, eta INAMA S.A.ren gas eta partikulen isurketak zerikusi haundia daukatela onddo hau sakabanatzeko orduan. Beraz, ez dugu uste onddoa Muxikako mugan geratu denik.
Hala eta guztiz ere, FINSA INAMA S.A.-k bere egur-biltegiekin jarraitzen du Lurzoru ez urbanizagarrian, eta fabrikaren barruan ere egur-hondakinak ditu oraindik. Bizkaiko Foru Aldundiak emango dituen dirulaguntza izugarriak (baliteke Basozainen Elkartearekin hitzartutakoak izatea), diru publikokoak dira. Horien onuraduna izango al da egur-biltegien arduraduna eta onddoa zabaltzen ibili dena?. Ez al dizkiogu erantzukizunak eskatuko enpresari onddoa zabaltzeko eta inguruko pinu-landaketak kaltetzeagatik?. Ez al dizkiogu erantzukizunak eskatuko orain urte askotatik fusariumaren presentzia ezagututa inaktibo egoteaz gain, era arduratsu batean gaixotasuna ezagutzera eman dutenei isilpean gorde nahi izan duten kargu publikoei eta administrazioko teknikariei? Danok gara kaltetuak, eta bereziki Muxikan radiata pinudi txikietako ugazabak, galera ekonomikoengatik eta landaredi osasun kalitatearen galeragatik eta basoko lurzoruaren hondamenagatik.
Oraindik, orain dala gutxi, 2007ko otsailaren 7ko Patronatoko Plenoan, Agustin Sarria Mendietako Zuzendariak, Urdaibain kaltetutako gunea 46 hektareatakoa dela ematen du aditzera eta onddoaren prozedentziaz esan zuen “zalantzak daudela” eta Inama S.A. Enpresan sortutakoaren gaiaz dio “suposizioak besterik ez direla”, eta beste arrazoi bat ere aipatzen du “Muxikan izandako kaskabarrak”. Plenoan bildukato batek dio zergatik euskal Diputazioak ez diren izan izurritea deklaratzen lehenak. Cantabriako Gobernua izan zen lehen deklarazioa egin zuena. Eta tardantza hori dela-eta Estatuko gobernuaren Erret-Dekretuaren neurriak derrigorrez zorrotzagoak izatera eraman dutela. Eta galdetzen du ea “informazioa okultatzeko interesik ote zegoen edo jarduteko ardura beregain hartzeko asmorik ote ez zegoen”.
Laburbitzeko, lehenik Basozainen protestak egunkari batean fusariumaren presentziaren berri ematen zelako, bigarrenik FINSA INAMA-ren egur-biltegiak horren sakabanaketaren errudun izateak, hirugarrenik inaktibitateak, edo berehalako interbentzio sanitarioen ordez, informazioa ezkutatzeko eta isilpean gordetzeko konplizitateak, eta laugarrenik okultazioaren kortina kentzeagatik SOS MUXIKA salatu izanak, agerian uzten dute landarediaren osasuna, eta neurri handiago batean gizakien osasuna eta bizi-baldintzak bermatzeko ardura duten ordezkari publikoek erakusten duten erabateko fidagarritasun falta. DATUAK OKULTATU EGITEN DITUZTE, HERRITARRAK DESINFORMATUTA DITUZTE, BEREN HELBURUETAN GARDENTASUNIK EZ DAGO. BESTALDE ESAN, HELBURU HORIEK HERRITARREN INTERES OROKORRAK EZ DITUZTELA KONTUAN HARTZEN.
Amaitzeko esan, badaudela ikerketa zientifiko klinikoak, Fusariumak, orokorrean, eta Fusarium circinatumek, bereziki, animalien eta gizakien osasunean eragina dutela egiaztatzen dutenak. Eta honela, berriz ere, Administrazioen aldetik herritarrak babesik gabe eta abandonatuta aurkitu dira, aurkitzen dira eta aurkituko dira aurrerantzean ere, are gehiago kontuan izanik, ahalik eta arinen izurritearen arazo honi konponbideak bilatu ordez, egiten duten bakarra Fusariuma okultatzea da deklaratzera behartuta egon arte, eta agerian uzten dute urte guzti hauetan egin duten informazio-okultazioa eta izan duten arduragabekeria.
MUXIKA GARBI GURA DOGU !
URDAIBAI GARBI GURA DOGU !
ALKATEA HERRIARENA ETA HERRITARRENTZAT
PATRONATO:
URDAIBAI DEFENDIDU
INGURUMEN SAILBURUA:
INGURUMENA DEFENDATU, ATMOSFERA KUTSATZEN DABEN AKTIBITATEAK KONTROLATU, ERREKAK ETA URAK BABESTU, e.a.
OSASUN SAILBURUA:
LANDAREDIAREN ETA BASOKO OSASUNAK ANIMALIEN ETA GIZAKIEN OSASUNEAN BE
ERAGINA EUKI LEIKIE.